Atzo, gizonezko bik Algortako tabako-denda batean egindako lapurreta ikertzen ari da Ertzaintza, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu duenez.
Iturri horren arabera, lapurreta 20:30ak aldera jazo zen. Gizon bi Kasune kaleko saltoki horretan sartu ziren, eta labana bategaz mehatxu egin zioten bertako langileari. Lapurretaren ostean, ihes egin zuten gaizkileek.
Oraingoz, ez dituzte lapurrak aurkitu.