Mobilizaziora deitu duten taldeek deitoratu dutenez, Getxoko Gobernu-taldeak ez ditu pertsona nagusien borondatea eta iritziak kontutan hartzen. Horrez gainera, gogoratu gura izan diete politikariei kudeatzaileak direla, eta ez udalerriko ondarearen jabeak; "udal-ondarea herriarena da", aldarrikatu dute.
Hala, Itzubaltzeta/Romoko nagusien etxea gaur egun dagoen lekuan mantentzea eskatu dute, baita kultur etxea eta udal-euskaltegia hartzen zuen eraikina bere horretan uztea ere, Eguneko Zentro bat egin ahal izateko bertan.