Txapelketa 09:00etan hasiko da; estropadan 12 urtez azpiko neska-mutilen eta 69 urteko beteranoen bitarteko 479 kirolarik hartuko dute parte, orain arteko marka denak gaindituta; kirolariek parte hartzeagatik saria ere izango dute. Horietatik 168 emakumezkoak izango dira eta 311, gizonezkoak.
Hala, eskualdeko ospe handiko hainbat arraunlari lehiatzen ikusteko aukera izango da: Ondiz Lekubarri, Virginia Díaz eta Marcos Morales Raspas arraun-elkartekoak, Jorge Van Horenbeke eta Jorge Pineda Getxo arraun-taldekoak eta klub horietakoak zein Lutxanakoak. Eurekaz batera, Isuntza, Kaiku, Portugalete, Iberia, Itsasoko Ama, Astillero, Remo Urdiales, Santoña, Castreña, Castro, Nafarroa eta hainbat klubeko kideak ere lehiatuko dira. Antolatzaileek azaldu dutenez, honako probak izango dira: minutu batekoa, minutu bikoa, mila metrokoa eta bi mila metrokoa.