Barne-irisgarritasunaz gain, ordenantza horrek barne hartzen ditu eraikinen eta atarien kanpo-sarbideak. "Herritarrek eta jabeen erkidegoek duten eskariari erantzun nahi diogu, 2010eko irailaren 12a baino lehen eraikitako etxebizitza-eraikinen irisgarritasuna errazteari buruzkoa. Aukera tekniko berriak egongo dira, alternatiba gehiago jasoko dira eta xede horretarako beharrezkoa den espazio publiko zein pribatuen okupazioa onartuko da, baita hirigintzako arrazoiengatiko nahitaezko desjabetzea aplikatzea ere, beharrezkotzat jotzen den kasuetan eta inplikatutako partikularrak ezin direnean ados jarri", adierazi du Joseba Arregi Hirigintza zinegotziak.
EAJ, PP, PSE-EE eta Ciudadanos alderdiek aldeko botoa eman diote proposamen horri, EH Bildu abstenitu egin da eta Guk taldeak, berriz, kontrako botoa eman dio. Aipatutako azken taldeak gogor kritikatu du udal-gobernua: "talde politiko guztiak berdin ez errespetatzeagatik, batzuk mespretxatzeagatik, eta ez aipatzeagatik Guk taldeak ekarpenak egin zituela ordenantzan; gogorki kritikatzen baitzaie ekarpenik egiten ez dutenean".