Koalizio abertzaleak aitortu duenez, neurri bakar batek ez du gaur egun gazteek bizi duten errealitatea irauliko, "neurri andana beharrezkoak dira urteetan eragindako arazoei konponbidea ekartzeko".
EH Bilduren arabera, etxebizitza kolaboratiboen eredua "interesgarria" izan daiteke, gazteek egun etxebizitzaren inguruan bizi duten errealitatea "hobetzen lagun dezakeelako". Azaldu dutenaren arabera, mota horietako etxebizitzen filosofia "oso onuragarria" da oso: "Mota honetako etxebizitzeen bizilagunek eremuak partekatzen dituzte, eremu batzuk komunak diren bitartean, beste batzuk norbanakoarenak dira. Esan dezakegu, 'Cohousing' edota Etxebizitza Kolaboratiboak auzo edo komunitate txiki baten antzekoak direla, komunitate atsegina baina".