Euskaraldia

Hainbat ekitaldigaz emango diote amaiera Euskaraldiari Getxon

Iker Rincon Moreno 2018ko aza. 30a, 12:36

Euskaraldiaren amaiera ekitaldiak izango dira astelehenean, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, Itzubaltzeta/Romoko Santa Eugenia plazan.

Goizean karaoke-kantu gosaria izango da euskaltegietako ikasleentzat, eta arratsaldez, 17:30ean, Euskaraldiaren koreografia eskainiko dute udalerriko ikastetxeetako hainbat ikaslek. Ondoren, 18:00etan, Euskaraldiaren amaiera ekitaldia izango da, eta baita Desira taldearen emanaldia ere. Kopau batek amaiera ipiniko dio egunari.   

Jarduerak Getxoko Euskaraldia batzordeak antolatu ditu (Egizu eta Bizarra Lepoan elkarteek eta Udala osatutakoak), udalerriko hurrengo entitateren laguntzagaz: ALBE, HIRUKA, Udal-euskaltegia, J.A.Agirre euskaltegia, Lauaxeta AEK Euskaltegia, Itxartu, Itxas Argia, Itzubaltzeta kantuz, Kresaltxu eta Getxoko ikastetxeak.

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun