Aiboako igogailua itxi dute, mantentze-lanengatik

Iker Rincon Moreno 2018ko abe. 3a, 12:45

Aiboako metro-geltokia eta Txakursolo kalea lotzen dituen igogailua zerbitzuz kanpo egongo da bi egunez, gaur eta bihar artean. Mantentze-lanak egingo dituzte eta higaduragatik txarto egon litezkeen osagaiak aldatuko dituzte.

Igogailu publikoen zerbitzua aldian behin berrikusten da, mantenurako prebentzio-plan baten harira. Plan horren helburuada instalazioetan funtsezkoak diren piezen higadurak eragindako kalteak gutxitzea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun