Aipatutako aldean jolasteko dauden elementu guztiak berrituko dituzte, inguru osoko zoladura indargetzailea zaharberritzeagaz batera. Lanak 48.000 euro inguruko zenbatekoan esleitu dira eta abenduaren zubirako amaitzea aurreikusten da, eguraldiak horrela baimentzen badu.
Jarduera Areetako hainbat jolas-gune berritzeko planaren barruan sartzen da, beren antzinatasunagatik eta egoeragatik, zaharkituta geratu direlako eta horregatik zaharberritzea behar dutelako.
Etorkizuneko beste jarduera batzuk
Lan horien ondoren, Areetako Gobela, Santa Ana eta Novia Salcedo kaleen artean jolasteko dagoen aldea berriztuko da eta baita Itzubaltzeta/Romoko Santa Eugenian, Particular Alonso eta Urkizu kaleen artekoa konpontzeko ere. Biak 2018ko Partaidetza Bidezko Aurrekontuan herritarrek egindako eskaeren ondorioa dira.