Aixerrota BKT klubak antolatu du ekimena, 16 eta 19 urtez azpiko talderik onenak elkar lehian ipintzeko asmoz. Getxo Kirolak udal-erakundearen babestu du jarduera. Etxeko taldeagaz batera, honako klub hauek ere izango dira txapelketan: aurten 30. urteurrena ospatzen dabilen Kataluniako Sant Cugat, Donostiako Fortuna, Galdakao eta Lekeitioko Marierrota boleibol-taldea.
Partiduak jokatuko dira honako ordutegietan: barikuan, 18:30etik 21:30era; zapatuan, 09:00etatik 21:30era; eta finalak domekan, 09:00etatik aurrera. Sarrera librea izango da.
Ekimenaren kartela