BERTSOA OPARI
Zorionak Belarriprest
Ahobizi ta Irribizi
Euskara dantzatu dugu
gure mingainen gutizi.
Nahiz estres linguistikoak
eragin pare bat krisi
irribarre egin dugu
ez dugu ahorik itxi
Une goxoetan laztan
beroalditan irrintzi
natural bihur dezagun
gaur dena ohitura bitxi.
Nora ez gara helduko
hona bagara iritsi
herriprest izan gaitezen
ta euskara hizkuntza bizi.