Gaur, lehenengo egunean, Solarpackek 12,04 milioi euroan handituko du kapitala, akzio berriak jaulki eta saltzen. Halere, gaur kapitalaren %37,6 ipiniko dute salmentan burtsan, 100 bat milioi. Konpainia 266 milioi euroan dago baloratuta. Akzioak 8,3 euroren balioagaz atera dira kotizaziora.