Saltokiak dinamizatuko dituzte Getxon Gabonetako erosketak udalerrian egiteko

Iker Rincon Moreno 2018ko abe. 6a, 12:37

Gabonetako erosketak udalerrian egitea du helburu egitasmoak.

Getxoko saltokiak Gabonetako magiaz blaituko dira "Ezagutu Gabon Jaiak" programari esker. Getxo Enpresa elkartearen ekimen bat da hori; hala, lau artista taldek udalerriko 30 bat denda bisitatuko dituzte abenduaren 13, 14 19, 20 eta 21ean, arrastian.

Iniziatiba horren helburua da udalerriko kaleak animatzea eta saltokiak dinamizatzea. Horretarako, umeentzako eta gazteentzako aisialdi-eskaintza osatuko dute lau taldeek, 27 ekitaldigaz. Ekintza bakoitza 20 minutukoa izango da, arrastietan, 17:30etik 20:15ak arte. Bezeroek horietaz gozatu ahalko dute, doan.

Ekitaldiak hurrengoak izango dira:

  • Txotxongilo-emanaldia: "Getxo y las navidades".
  • Ipuin-kontalaria: "Piratas del Caribe".
  • Pailazoak: "La maleta de Lekim".
  • Antzerkia: "Síndrome de Estocolmo".

Ekitaldi horien denen nondik norakoak ezagutzeko programa hurrengo estekan ikus daiteke: www.getxoenpresa.com.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun