Getxoko Udalak eta Giltza elkarteak antolatu dute saioa, gizon gazte eta nagusientzako hausnarketa guneei jarraipena emateko. Herritar denei (16 urtetik gorakoei) zuzendutako ikuskizuna izango da, gizonei ekimenean parte hartzera gonbidapen bereziagaz.
ATX Teatroa eskainiko duen "Tomiris" antzezpenak gizonezkoen ohiko eredua zalantzan jartzen du eta berdintasunaren aldeko jarrerak proposatzen ditu. Istorioan errealitatea eta fikzioa batzen dira. Protagonistak bere umezaroko pasarte bi kontatzen ditu, non beraren aurrean bere bi arrebak indarkeria matxista jasan zuten. Horiekaz traumatizatuta geratu zen.
Lanerako sarrera doakoa izango da.