Bizkaiko Lurralde Auzitegiak urte biko espetxe zigorra eta lau urteko inhabilitazioa ezarri dio Cabacas auzian nahastutako Juan Jose de Pablo ertzainari. Zigor horregaz, ertzain arduradun nagusiak ez du espetxea zapalduko, ezta bere lanpostua utzi beharko ere, daborduko erretiroa hartuta duelako. Gainerako bost agenteak absolbitu egin ditu epaileak.
2012ko apirilaren 6an, Ertzaintzak botatako gomazko pilotakada batek jota hil zen Iñigo Cabacas Athleticeko zalea. Handik sei urtera, sei agente akusatuen aulkian eseri ziren, zuhurtziagabekeria larriko giza hilketa egotzita.