Parte-hartzearen inguruko mahai-ingurua

Getxoko EH Bildu 2018ko abe. 10a, 16:39

Herritarren parte-hartze erreala aldarrikatzeko asmoz, parte-hartzearen inguruko mahai-ingurua antolatu dugu abenduaren 11rako, Itzubaltzeta/Romoko nagusien etxean, 19:00etan. Bertan, Oñatiko, Plentziako eta Getxoko parte-hartzearen inguruko esperientziak ezagutzeko aukera izango dugu.

Getxoko herritarrok eta elkarteek udal-bizitzan eragin eta parte hartzeko eskubide osoa daukagu. Getxon, zoritxarrez oraindik bide luzea geratzen zaigu parte hartzea errealitate bihur dadin. Horren adibidea da: herritarrek udal-batzarretan hitz egiten dutena aktetan ez da jasotzen edo mozio bat aurkezteko alderdi politiko baten bitartez egin behar izatea. Herri honetan herritarren parte hartzea erreala izan dadin, Udaletik mekanismoak ezarri behar dira. Horregatik, Artezkaritza Batzordeen estatutuen aldaketa proposatu dugu, herritarren parte-hartzea bertan posible izan dadin, orain arte ez bezala. Jakin izan dugu herriko elkarte ezberdinek parte-hartzearen aldeko herri-adierazpena egin dutela udal-bizitzan era aktiboan parte hartzeko eskakizuna eginik.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun