Sari-emateaz gainera, beste hainbat osagai izango ditu ekitaldiak, horien artean bertso-saio oso erakargarri bat: Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Jone Uria eta Sebastian Lizaso. Amaitzeko, Kupela taldearen kontzertua eta kopaua zerbitzatuko dute.
Imanol Lazkano bertsolari ezagunak jasoko du aurten Urrezko Ahobia saria, "bere ibilbide luze eta oparoagatik", Algortako Bertsolari Eskolak (ALBE) azaldu duenez. Saioa 19:00etan hasiko da, Getxoko Igeretxe jatetxean. Sariketaz gainera, bertso-saio oso erakargarria egongo da.
Sari-emateaz gainera, beste hainbat osagai izango ditu ekitaldiak, horien artean bertso-saio oso erakargarri bat: Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Jone Uria eta Sebastian Lizaso. Amaitzeko, Kupela taldearen kontzertua eta kopaua zerbitzatuko dute.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!