Atzoko edizioan, hamahirugarrena, sei metroko olatu ikusgarrietan jardun zuten surflariek. Hawaiin lesionatu zen Natxo Gonzálezen hutsuneari gehitu zitzaion Andrew Cotton britaniarrak pairatutako lesioa. Olatu batek kolpe gogorra eman zion belaunean eta lotailu-haustura izan zuen. Halere, ospitaletik pasatu ondoren, Galeara bueltatu zen, ikuskizunaz gozatzera.
David Bustamante barrikoztarrak eta Indar Unanue zarauztarrak erakustaldi bikaina eman zuten lehenengo kanporaketako azken txandan. Aritz Aranbururen lanak ere azpimarratzekoak izan ziren, final-laurdenetan, finalerdietan eta finalean, bigarren postua eman ziona.
Oso konstante eta indartsua izan zen, baita ere, Nic Lamb atzora arteko txapelduna, azkenean laugarren geratu zena, Alex Bothelo portugaldarrak aurreratuta. Bosgarren Zac Haynes-Love australiarra izan zen eta seigarren finalista Iker Muñoz gipuzkoarra izan zen. Muñozen bigarren txapelketa zen eta oso paper ona erakutsi zuen, baina azken olatuan Haynes-Loveri interferentzia egin zion eta epaileek zigortu zuten.
Hala, uretan legez, itzelezko giroa izan zen Galeako itsaslabarretan, astelehen buruzuri izan arren.
Galeako olatu handien txapelketako irabazleak
- 2005-2006 Asier Muniain eta Ibón Amatraiain (Expression Session).
- 2006-2007 Jaime Fernández (Olatu handiena); Pablo Solar (Surflari hobea); Pablo García (Jaitsiera handiena); Iñigo Idigoras (Wipe Out handiena).
- 2007-2008 Bertan behera utzia.
- 2008-2009 Indar Unanue (Olatu handiena); Eneko Acero (Surflari hobea); David Bustamante (Jaitsiera handiena); Asier Legorreta (Wipe Out handiena).
- 2009-2010 Ez zen antolatu.
- 2010-2011 Indar Unanue (Olatu handiena); Jon Garai (Surflari hobea); David Bustamante (Jaitsiera handiena); Pilou Ducalme (Wipe Out handiena).
- 2011-2012 Adur Letamendia (Olatu handiena); Pablo Solar (Surflari hobea); Indar Unanue (Jaitsiera handiena); Luis Rodríguez (Wipe Out handiena).
- 2012-2013 Natxo González (Txapelduna); Ramón Navarro (bigarren); Adur Letamendia (hirugarren).
- 2013-2014 Grant “Twig” Baker (Txapelduna); Nic Lamb (bigarren); Ken “Skindog” Collins (hirugarren); Adur Letamendia (laugarren); Ramón Navarro (bosgarren); David Bustamante (seigarren).
- 2014-2015 Nic Lamb (Txapelduna); Makua Rothman (bigarren); Nathan Fletcher (hirugarren); Gabriel Villarán (laugarren); Natxo González (bosgarren); Patrick Gudauskas (seigarren).
- 2015-2016 Bertan behera utzia.
- 2016-2017 Bertan behera utzia.
- 2017-2018 Nic Lamb (Txapelduna); Adrián Fernández de Valderrama (bigarren); Indar Unanue (hirugarren); Francisco Porcella (laugarren); Natxo González (bosgarren); Kosme Fernández (seigarren).
- 2018-2019 Pierre Rollet (Txapelduna); Aritz Aranburu (bigarren); Alex Bothelo (hirugarren); Nic Lamb (laugarren); Zac Haynes-Love (bosgarren); Iker Muñoz (seigarren).