Udalaren menpe dauden eremu publikoak bihotz-babesteko asmoz, 6.728 euroko inbertsioa egin dute lau desfibriladore berri horiek erosteko. Horrela, desfibriladore erdi-automatikoen parkea handitu egin da, edozein herritarrek erabili ahal izateko, baldin eta herritarren batek bihotz-birikietako geldialdia edo bat-bateko heriotza izango balu.
Lau ekipo horiek lehen zeuden 19ei gehitu behar zaizkie eta ondorengo lekuetan jarri dira:
- Areetako Getxo Elkartegiaren sarbidean.
- Romo Kultur Etxearen Nagusien Etxean.
- Eta bi ekipo eramangarri, Udaltzaingoaren ibilgailuetan eramateko.
Udal-langileek prestakuntza jasoko dute, instalatutako ekipoen ezaugarriak eta erabiltzeko jarraibideak ezagutzeko.
Prebentzioa
Desfibriladore baten erabilera oso eraginkorra da azkar erabiltzen bada, bizia salba dezake eta. Bentrikulu-fibrilazioaren aurkako tratamendu eraginkor bakarra desfibrilazio elektriko goiztiarra da; beraz, esku hartzen duen lehen pertsonaren parte-hartzea funtsezkoa da. Aurrerapen teknologikoei esker, zenbait desfibriladore asmatu dira, beraien ezaugarriei eta funtzionamenduari esker, eta dauzkagun froga zientifikoen arabera, ezin egokiagoak direnak osasun-alorrean lan egiten ez duten pertsonek osasun-alorretik kanpo erabiltzeko. Kanpo desfibriladore automatikoak eta erdi-automatikoak dira, hau da, Getxoko Udalak erosi dituenak.