Gertaera berezi hori dela eta, ehun urteak bete dituen andreak bisitan jaso ditu Imanol Landa Getxoko alkatea, Elena Coria Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia eta Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkari bat, gaur eguerdian.
Praxedes Bedoya de la Fuente Palencian jaio zen, eta Bilbon bizi ondoren, orain Getxon du bizilekua. Alaba bat eta seme baten ama, hiru iloba eta biloba bat ere ditu. Ohi legez, agintariek Aixerrotaren oroigarria eta lore sorta bat eman dizkiote auzokideari.