Polizia lantaldean honako unitate hauek parte hartuko dute: Herrizaintza, Atestatuak, Trafikoa, Auzozainak, Merkataritza eta Ikerketa.
Egun horietan, polizia kidego bietako agenteek aurrezaintza areagotuko dute ibilgailuz eta oinez udalerriko denda gehienak kokatuta dauden guneetan. Helburua da delitu-egileei aurrea hartzea, gehienak ebasketa eta lapurreta txikiak sortzen dituztenak. Azken finean xedea da bezeroek era seguruan egin ditzaten Gabonetako erosketak eta, era berean, merkatariek ere segurtasun-neurri bereziak bermatuta izan ditzaten beren komertzio-guneetan.
Aldi berean, Udaltzaingoak dendariei eta, oro har, herritarrei ere, lapurretak eta ebasketak saihesteko prebentziorako zenbait aholku eskaintzen die, bereziki nabarmenduz kutxazainetan egiten diren eragiketak, etxe barruko segurtasuna, auto barruko lapurretak saihestekoak, eta kalean gerta daitezkeen ebasketak (http://www.getxo.eus/eu/policia-local/seguridad-ciudadana/consejos-seguridad-ciudadana).
Edozein ebasketa, iruzur edo lapurreta izatekotan, poliziek gomendatzen dute delitugileari aurre ez egitea, eta eskatzen dute saiatzeko gogoratzen delitugilearen identifikazioa egiteko lagun ditzaketen ezaugarriak. Gainera eskatzen du poliziari ahalik eta lasterren deitzea (94 466 02 02 edo 112) eta beti salatzea gertatutakoa.
Kanpaina horretaz gain, Udaltzaingoak ordutegiak betetzen direla zainduko du eta herritarren segurtasunaz arduratuko da.