Abenduaren 14tik urtarrilaren 6ra, Getxolandia Gabonetako Haur Parkeak atrakzioak eta jolasak gerturatuko dizkie haurrei Areetako Xake plazan. Aurten ere, Euskadiko Feriante Autonomoen Elkarteak (AFADE) antolatuko du parkea. Aurreko urteetako antzeko atrakzio-eskaintza izango du parkeak.
Aurten ere, Getxolandiak ez du karparik izango, aurreko urteetan izandako edukiera arazoak saihesteko. Segurtasun arauak zirela eta, gehienez heldu bat bakarrik sar zitekeen ume bakoitzeko. Ostera, aurten parkea aire zabalean izango da eta familia osoa egon ahal izango da horretara.
Prezioak iazko berberak izango dira. Hala, atrakzio batera sartzeko banakako sarrera 1,5 euro ordaindu beharko da; bost bidaiarakoa, aldiz, 5 euroan. Ordutegiari dagokionez, egunero egongo da irekita, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.Karparen "beharra"
Aurten ere Getxolandiako karpa berreskuratzearen aldeko ahotsak entzun dira, baita alderdi politikoak ere. Horien artean dago Getxoko Ciudadanos, azpiegitura hori ezartzeko mozioa aurkeztu duena. Santiago Sainz taldeko bozeramaileak adierazi duenez, "karpa ez egoteak parkeaz disfrutatzea galarazten du. Hotzetik eta euritik babesteko beharrezko elementua da, are gehiago garaiotan". Hala, mozio horren bitartez, datozen urteetan Getxolandiako karpa berriro bueltatzea eskatu du alderdi laranjak.