Bielorrusiarrak antolatu du entrenamendu-saioa, Getxo Gimnastika Klubak Getxo Kirolakagaz elkarlanean, eskola-adinako gimnastentzat zein lehiatzen ez diren zaleentzat eta federatuentzat.
Stanioutakek hainbat sari irabazi du azken urteotan. Hala, 2010. urtetik 2015. urtera, brontzezko hiru domina eskuratu zituen gimnastika erritmikoko Munduko txapelketetan, beste brontze bat Europako Jokoetan eta zilarrezko medaila Europako Txapelketan.
Argibide gehiagorako eta izena emateko, idatz daiteke honako posta elekronikora: club_ritmica_getxo@hotmail.com.