Proiektuak eremu horretatik ibiltzen direnen irisgarritasuna eta segurtasuna hobetzea proposatzen du, udal-iturriek diotenez. Hori dela eta, parkean gaur egun dauden egoteko eremuetako sarbideak aldatuko dira, irisgarriagoak izan daitezen. Parkea Portu Zaharreko zelaiguneagaz lotzen duen igogailutik hurbilen dagoen egoteko eremu ezponda berde legez utziko da, okertuta dauden hormak egonkortu ondoren.
Halaber, gainontzeko egoteko eremuetan dauden hormak ere egonkortuko dira. Horietan sartzeko arrapalak ipiniko dira, Jeneratxuko oinezkoen bideak duen antzeko akaberagaz; eta babes-barandak edukiko dituzte, eskubandakaz. Parkeko egoteko eremuen akabera berdegune itxurakoa izango da eta horietan bankuak ipiniko dituzte, eta argiteria publiko berria eta drainatze sistema instalatuko dira.
Hurrengo gertaera garrantzitsua igogailua izango da, Usategi kafetegiak eta pasealekuak ondo aprobetxatuko dutena. Proiektuaren idazketa datorren urtarrilerako egongo da amaituta.