Lan horiekaz batera, Venancio Etxebarria kalean orube bat urbanizatzen dabiltza; bertan, VISESAk 54 BOE altxatuko ditu, etxebizitza libreakaz batera.
Bi jarduketak, Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko eskualdatzearen emaitza dira; horren arabera, lehenengoak Maidaganeko eta Venancio Etxeberriako aipatutako orubeak eman zizkion bigarrenari BOE etxebizitza eraikitzeko; horren truke Jaurlaritzak Itzubaltzeta/Romoko Santa Eugenia kalean gaur egun kokatuta dagoen aparkalekuaren azalera eman zion Udalari.