Algortako Manuel Gainza aparkalekua eraikitzen hasiko dira otsailean

Iker Rincon Moreno 2019ko urt. 4a, 11:11
Manuel Gainza Parkea, Algorta

243 aparkaleku edukiko ditu, hiru solairutan banatuta. Guztira eraikiko duten azalera 7.000 metro koadrokoa izango da.

Lanen iraupena bi urtekoa izatea aurreikusita dago. Otsailean hasiko dira aparkalekua eraikitzen, hala ere, urtarriletik aurrera hainbat lanetan arituko dira, besteak beste: obrako itxiturak jarriko dituzte, argiteria publikoa kenduko dute eta parkean dauden zuhaitz espezieak, ahal direnak, beste toki batzuetan birlandatuko dituzte.

Aparkaleku horren eraikuntza Algortako hiriguneko bidea berrantolatzeko proiektuaren parte da, Getxoko Udal Gobernuaren (EAJ/PNV eta PSE-EE) eta PPren arteko akordioaren emaitza dena. Horretarako, 3.899.830€ko aurrekontua esleitu du Tokiko Gobernu Batzarrak. 

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun