Olatz Etxebarria judoka, Pablo Paredes eskubaloiko jokalaria, Garazi Sánchez surflaria eta Rafa Vilallonga belar hockeyko jokalaria dira Getxoko 2018ko Kirolari Onenaren sarirako lau hautagaiak. Irabazlearen izena "Getxo Sasoi Sasoian" Kirolaren XII. ekitaldian emango dute ezagutzera. Urtarrilaren 10ean egingo dute gala, 20:00etan Kirol Portuko itsas bidaien terminalean, Olatuan.