Xabier Pereda eta Ekaitz Pintado getxoztarrek Espainiako Karate Txapelketa jokatuko dute

Iker Rincon Moreno 2019ko urt. 8a, 16:17
Xabier Pereda ©GETXO KARATE KLUBA

2016an Europako txapelketa irabazi zuten Ekaitz Pintado eta Xabier Peredak. Azken hori 2017ko Munduko Txapelduna da 21 urtetik beherakoen artean.

Urtarrilaren 11tik 13ra bitartean jokatuko dute Espainiako Karate Txapelketa Madrilen, Leganeseko kiroldegian. Bertan izango dira Xabier Pereda eta Ekaitz Pintado getxoztarrak, kata modalitatean lehiatzen.

Horrez gain, beste hainbat euskaldun izango da txapelketan: Iván Galán, Unai Orbea, Óscar Rivas, Rodrigo Ibáñez, Alejandro Arribas, Rafi Ibáñez, Jagoba Vizuete, Moulay Driss, Berta Montanier, Diana Fernández, Oneida Arribas, Marta Armentia, Iratxe Larrañaga eta Milena Latorre kumite modalitatean, eta Laura Alcalde eta Sara Pablos kata modalitatean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun