Bela-estropadako denboraldiari ekingo diote aste-akabuan Getxon

Iker Rincon Moreno 2019ko urt. 9a, 12:15

J80 motako ontzien estropadak ©GETXOKO REAL CLUB MARITIMO DEL ABRA - REAL SPORTING CLUB

Getxok hartuko du 2019an J80 motako belaontzien Munduko Txapelketa, 2017an hautatu zuten moduan.

Getxoko Real Club Marítimo del Abra - Real Sporting Club itsas klubeko estropada denboraldiari ekingo diote urtarrilaren 12an. Lehenengo aldiz Garaikur Soziala proba jokatuko dute zapatuan, 12:00etan. Ontzi mota bakoitzeko hiru jardunaldi izango ditu lehiaketak, eta otsailaren 9an erabakiko dira txapeldunak. 

Urtean zehar hainbat norgehiagoka jokatuko dituzte Abran, garrantzitsuena J80 motako Munduko Txapelketa. Uztailaren 13an hasi eta 20an amaituko da, Getxoko uretan. Aurreikusitakoaren arabera, 100 ontzi eta estropadalari inguru bilduko ditu txapelketak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun