Getxoko udalak aniztasunari buruzko "Diversity Advantage" sariketa aurkeztu du

Iker Rincon Moreno 2019ko urt. 9a, 15:55

Ekimenak 2019ko otsailaren 15era arte aurkez daitezke, deialdiaren oinarrietan agertzen den fitxa-eredua erabilita.

Bigarren aldiz, aniztasunari buruzko toki mailako proiektuentzako "Diversity Advantage" sariketa aurkeztu dute Getxoko, Bilboko eta Donostiako udalek, Kulturarteko Hirien Sarearekin lankidetzan. Aniztasunaren abantaila ondoen frogatzen eta erakusten duen toki-mailako ekimena saritzea da euren helburua. Horretarako, lehiaketa antolatu dute, eta berebiziko garrantzia emango diote motibazio, ikasketa eta kontzientziazio-prozesuari.

Adierazi dutenez, gizarte zibileko ordezkari politikoak eta, oro har, herritarrak kontzientziatzea dute xede. Aurkeztutako proiektuetan azalduta egon behar du nola jaso dituzten egileek kulturarteko printzipioak. Hala, aukeratutako proiektuan egindako lana baloratu ez ezik, Euskal Autonomia Erkidegoan garatutako ekimen guztien azterketa ere egin gura dute. 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun