Ertzaintzak 18 urteko gizon bat atxilotu du sexu erasoak egitea leporatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak adierazi duenez.
Urtarrilaren 1ean jazo zen erasoa, Areetan. Emakumeak salatutakoaren arabera, kaletik zihoala bi kotxeen artean zegoen gizon bat hurbildu eta ukituak egin zizkion genitaletan. Erasotzaileari aurre egin eta ihes egin zuen gizonak.