Urtarrilaren 11tik 13ra bitartean jokatu dute Espainiako Karate Txapelketa Madrilen, Leganeseko kiroldegian. Bertan izan dira Ekaitz Pintado eta Xabier Pereda getxoztarrak. Azken horrek brontzezko domina eskuratu du kata modalitatean.
Horrez gain, beste hainbat euskaldun izan dira txapelketan: Iván Galán, Unai Orbea, Óscar Rivas, Rodrigo Ibáñez, Alejandro Arribas, Rafi Ibáñez, Jagoba Vizuete, Moulay Driss, Berta Montanier, Diana Fernández, Oneida Arribas, Marta Armentia, Iratxe Larrañaga eta Milena Latorre kumite modalitatean, eta Laura Alcalde eta Sara Pablos kata modalitatean.