Getxoko Udal Gobernuak (EAJ/PNV eta PSE-EE) akordioa egin du PP eta Herritarrak-Ciudadanos alderdiakaz Udalaren Udal Araudi Organikoa (UAO) aldatzeko. Araudiaren aldaketa hurrengo udalbatzaren agintaldiaren hasieran indarrean egotea aurreikusi dute.
Azaldu dutenez, berrikuntzarik handienak ondorengoak dira:
- Batzorde Informatiboak eta Erakunde Autonomoetako Kontseilu Errektoreak jendaurrekoak izango dira, hiritarrei aukera emanez bertaratu eta parte hartzeko.
- Batzorde Informatiboaren edo Erakunde Autonomoetako Kontseilu Errektorearen gai-ordenari dagokion puntuan interesa duten pertsona edo elkarteek aipatutako puntuan hitz egin ahal izango dute.
- Batzorde Informatibora edo Erakunde Autonomoetako Kontseilu Errektorera etorritako hiritarrek galde-eskeen txandan ere hitz egiteko aukera izango dute.
- Hiritarrei aukera emango zaie osoko bilkuretan mozioak aurkezteko, aldez aurretik udalerriko pertsona helduen %1ek aurkeztuko den proposamena babesten duela egiaztatzen bada.
- Udal erregistroan izena emanda duten elkarteei aukera emango zaie osoko bilkuretan mozioak aurkezteko, aldez aurretik udalerriko pertsona helduen %1ek aurkeztuko den proposamena babesten duela egiaztatzen bada.
- Udalbatzako eztabaiden eta galde-eskeen txandan herritarren parte-hartzearen inguruko arautegi berria (hitz egiteko txandaren denbora finkatu eta arautuko da).
- Udal aurrekontuak onartzeko prozedura berria arautuko da.
- Udal aurrekontuei lotuta Euskadiko Tokiko Instituzioen Legean ezarritako partaidetza bidezko prozesua garatzeko beharra jasotzen da espresuki.
- Bozeramaileen Batzordea arautuko da, orain arte Udal Araudi Organikoan jasotzen ez zena.