Sahararako elikagaiak batuko dituzte Getxoko udal-kiroldegietan otsailaren 1era arte

Iker Rincon Moreno 2019ko urt. 17a, 18:29

Azken urteetan ohi denez, ATFAL elkarteak kanpaina antolatu du elikagaiak eta higiene-produktuak batu eta saharar herriarekiko elkartasunezko karabanan bertara bidaltzeko. Fadura eta Gobelako kiroldegietan utzi ahal izango dira produktuok.

Saharako herritarrek jasaten duten elikadura-krisia arintzen laguntzea da ATFALek, Sahararen aldeko Getxok Elkarteak, aurrera daroan ekimen honen helburua. Getxoko Udalak lagunduta egiten da kanpaina, eta ikastetxeak ere badabiltza produktuak batzen.

Jaki iraunkorrak behar dituzte: arroza, atuna eta sardinak oliotan, azukrea, pasta eta lekaleak. Higienerako gaiei dagokienez, berriz, konpresak eta helduentzako oihalak eroateko eskatzen dute. Informazio gehiago eskuratu daiteke ATFALeri deituta, 658 751 359 telefono-zenbakian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun