Emakume batek genero-indarkeria salatu du Getxon

Iker Rincon Moreno 2019ko urt. 23a, 11:36

Getxoko Udalak erasoa gaitzetsi eta errefusatu du. Keltse Eiguren Berdintasun Zerbitzuko zinegotziak adierazi duenez, "indarkeria sexista giza eskubideen urraketa larria eta onartezina da, baita emakumeen kontrako duintasun eta integritate fisiko eta moralaren aurkako lehen mailako gizarte arazoa ere".

Getxoko emakume batek bere bikotearen kontrako etxeko genero-indarkeria delitua salatu du martitzen goizaldean. Udaltzaingoak 01:40ean jaso zuen abisua, bere etxera bertaratu eta emakumea artatu ondoren, usteko erasotzailea epailearen esku utzi zuten. 

Keltse Eiguren Berdintasun Zerbitzuko zinegotziak erasoa gaitzetsi du eta tratu txar fisiko edo psikikoa jasaten duten emakumeak Gizarte Zerbitzuetara (944660151) jotzeko animatu ditu, "han egoeratik ateratzeko laguntza berezitua eta osoa emango baitiete".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun