Getxoko Udalak urtero ematen dituen diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik egongo da otsailaren 22ra arte. Diru-laguntza horietara 130.000 € zuzenduko ditu Udalak aurten, horien bitartez udalerriko kultur elkarteen ohiko gastuei aurre egiten lagundu gura du.
Udalak adierazitakoaren arabera, etekin asmorik gabeko kultur elkarteek eskatu ahal izango dute laguntza, beti ere ondorengo baldintza hauek betetzen badituzte: nortasun juridikoa eta egoitza soziala Getxon duten elkarteak izatea, kultura jardueraren bat egitea eta Getxorentzat interesagarria izatea, Udalak edo bere erakunde autonomoek antolatzen dituzten kultur jarduerak areagotu, hornitu edo ordezkatuz.