Gerra Zibilaren, lehenagoko gatazka zibilen eta frankismoaren biktimak omendu ditu Udalak

Kerman Santiago Alkorta 2019ko ots. 4a, 09:12

Gerra Zibilaren, lehenagoko gatazka zibilen eta frankismoaren biktimak omendu ditu Getxoko Udalak © GETXOKO UDALA

Bederatzigarren urtez egin dute ekitaldia Galeako pasealekuan. “Oroimenaren liburua” eskulturaren ondoan egin zuten elkarretaratzea zapatuan Getxoko Udalean ordezkaritza duten alderdiek, bertara hurreratu diren beste pertsona batzuekaz batera. 

Gerra Zibilaren, lehenagoko gatazka zibilen eta frankismoaren biktimak omendu ditu Getxoko Udalak. “Oroimenaren liburua” eskulturaren ondoan egin zuten elkarretaratzea zapatuan Getxoko Udalean ordezkaritza duten alderdiek, bertara hurreratu diren beste pertsona batzuekaz batera.

“Biktimei errespetua, oroitzapena, eta bihotz-bihotzetiko omenaldia aitortu zaie jendaurrean, adiskidetasuna eta elkartasuna giltzarri dituen aitorpen publikoa izan da”, adierazi du Udalak.

4 txistularik “Agur Jaunak” jo zuten, eta minutu bateko isilunea egin zuten bertara hurbildu zirenek. Amaitzeko, lore-eskaintza egin zuten eskulturaren ondoan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun