"Loroa erbia delakoan?" da aurtengo kanpainaren lema. Udalak adierazitakoaren arabera, udalerrian sor daitezkeen zurrumurruakaz akabatu gura du, eta aipatutako mezu metaforikoa erabili du eraginkorra izango delakoan.
Aurkezpenean egon dira ere Xabier Aierdi ZAS Zurrumurruen Aurkako Saretik eta Ane Lezama AMEKADI elkarbizitza eta bakea bultatzen duen plataformatik. "Isiltasunaren espirala saihesteko ekimena" dela azaldu du Aierdik, besteak beste.