Gure Esku Dagok herri eta hirietan mobilizatzera deitu du, otsailaren 12an, martitzenean, abiatuko baita Kataluniako buruzagi independentisten aurkako epaiketa Espainiako Auzitegi Gorenean. Bertan, Oriol Junqueras presidenteorde ohia eta Carme Forcadell Parlamentuko presidente ohia epaituko dituzte, besteak beste.
“Elkartasuna aterpe. Konponbidea. Democracia. Llibertat” lelopean batuko dira manifestariak Algortan. “Ezin gara etxean gelditu dena erabakita dagoelakoan”, dio Gure Esku Dago Getxok. Horrez gain, hautesontziak jartzea delitua ez dela ere esan du plataformak: “Ez dugu epaiketa fartsa hau onartzen”.