Eguenean atxilotu zituen Ertzaintzak Getxon 27 urteko gizon bi, Getxo, Sopelan eta Berangon gutxienez 15 etxebizitzetan lapurtzea leporatuta. 2018ko azaroan ekin zioten lapurrek etxebizitzetan sartzeari, eta bariku arratsalde eta aste-akabuak aprobetxatzen zituzten, Ertzaintzaren ikerketaren arabera.
“Lapurretek kezka piztu zuten kaltetutako udalerrien herritarren artean”, jakinarazi du Segurtasun Sailak. Ebasleak etxebizitzaren atetik edo balkoitik sartzen ziren lapurretan egitera, eta bitxiak, dirua eta gailu elektronikoak zituzten helburu.