Generatxu parkea “egokitzeko” eraikuntza-lanak hasi dituela dio Udalak. “Gaur egun, parkean dauden egoteko zonetako sarbideak aldatuko dira, eta okertuta daude hormak egonkortu, irisgarritasuna eta segurtasuna hobetzeko asmoz”, adierazi du Udalak. Babes-barandak eta eskudelak ipiniko dituzte, baita bankuak eta argiztatze-sistema berria ere, udal-iturrien arabera.