Euskadi, Asturias, Gaztela eta Leon, Galizia, Katalunia, Frantzia eta Italiako klubetako ordezkariak egongo dira lehian, besteak beste. Getxoko Udalak esan du publikoarentzat interes handiko probak izango direla: “Nabarmentzekoa da Espainiako eta Europako Txapelketak lortu dituzten nazioarteko lehen mailako zenbait patinatzaile izango direla”.
Hiru egunetan zehar hainbat mailako txapelketak egingo dituzte, baina zapatu arratsaldean, 16:30ean, izango dira “maila handieneko” probak, udal-iturrien arabera. Sarrera doakoa izango da. Getxo Show Patinaje Klubak antolatu du lehiaketa, Getxo Kirolak-gaz elkarlanean. Informazio gehiago: hemen.