Otsailaren 16rako, zapatua, antolatu ditu Udalak jardunaldiak, 09:30etik 13:00etara Erromoko Kultur Etxean.
Kaskabeltzek eta saguzarrek natura-ingurunean betetzen duten eginkizuna azalduko dute tailerrean, eta habia-kutxak aprobetxatuko dituzten espezieen argazkiak erakutsiko dituzte. Habiak muntatu eta apaindu ondoren, identifikazio-zenbaki bategaz pertsonalizatuko dituzte bertaratutakoek, geroago, udalerriko parketan kokatu eta horien jarraipena egin ahal izateko.
Ikastarora joateko ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea, baina bai gomendagarria. Horretarako, ingurugiroa@getxo.eus helbidera posta bidali edo 944 660 191 zenbakira deitu beharra dago.