320.000 euro txirotutako herrialdeetan aurrera eroaten dituzten proiektuak finantzatzeko banatuko dituzte, genero-ikuspegia kontuan hartuz eta Giza Garapenaren Indizea baxua edo oso baxua duten herrialdeei ere lehentasuna emanez.
56.737 euro Sentsibilizazio eta Garapeneko Hezkuntzako proiektuen artean banatuko dira, eta getxoztarrek eskatu ahal izango dituzte. Eta, azkenik, 12.000 euro krisi egoerari aurre egiteko joango dira zuzenduta; laguntza humanitarioa sustatzen duten elkarteen artean banatuko da azken diru-kopuru hori. Abenduaren 1era arte luzatuko da eskaerak aurkezteko epea.
“Hamazazpi dira Garapen Iraunkorrerako Helburuak, eta horien artean txirotasuna ezabatzea, klima aldaketari aurre egitea, hezkuntza, emakumeen berdintasuna, ingurugiroaren defentsa edo eta gure hirien diseinua daude. Diru-laguntza deialdi honetarako ezinbestekoak dira helburu horiek”, esan du Irantzu Uriartek, Garapeneko Lankidetzako zinegotziak.