Naroa Torralba (Sopela), Aitor Ugarte (Aramaio), Elixabet Etxandi (Izpura), Gorka Pagonabarraga (Durango), Ane Peñagarikano (Zarautz) eta Xabat Illarregi (Leitza) arituko dira barikuan. Albek esan duenez, eskolarteko lehien ibaia atzean uztea da helburua: “Bertso-plazen itsaso zabalera saltoa egiten lagungarri izan nahi duen saioa izango da”.
Bertso-afarian apuntatzeko albegetxo@gmail.com helbidera idatzi daiteke; edo telefonoz, 605704385 zenbakira deitu. Afariaren prezioa 10 eurokoa izango da.