"Leku jendetsuetan daudenez, oso erabiliak" dira aipatutako komun publikoak, Udalaren esanetan. 2014an konpondu zituzten lehenengoz, eta oraingoan, "berriztatze integrala" egingo dute. Egitasmoa parte-hartze bidezko aurrekontuetan jasotako eskaeretako bat da. Adinekoentzat hobekuntzak egiteko sortutako Getxo Lagunkoia egitasmoaren barruan ere badago.
Oraingo komunak bota eta unisex-estilokoak ipiniko dituzte haien ordez, erabilaldi bakoitzaren ostean euren kasa garbituko direnak. irisgarritasuna ere kontuan hartu da komun berrien diseinuan, udal-iturriek adierazi dutenez.
Bestalde, Areetako hondartzako komunak ordezkatzeko lizitazioa egingo duela ere iragarri du Udalak, horretarako eperik zehaztu ez badu ere. Ildo horretan, azpimarratu egin dute iazko urrian udalbatzak 372.000 euroko kreditu bat onartu zuela, 2019an zehar komun publikoak ipintzeko udaleko beste hiru gunetan: Bizkaia Zubia plaza, eta San Inazio eta Gernika parkea.