Besteak beste, hurrengo gaien gaineko informazioa azaltzen du gidak: euskal heziketa, euskara udal zerbitzua, bekak, euskaltegiak, aisialdia (ludotekak, gaztelekuak, hiri-udalekuak), euskaren aldeko elkarteak, nazionalitate probak, gaztelania klaseak eta hizkuntzak ikasteko Moving Languages izeneko aplikazioa. Udalak adierazi duenez, helburua "atzerriko pertsonei laguntzea" da, "gizarte-integrazio prozesuetan hori oinarrizkoa baita".
Gidaren 1.500 ale argitaratu ditu Udalak, HABetan, Gizarte Zerbitzuetan, etorkinekin lan egiten duten elkarteetan eta ikastetxeetan eskuratu daitezkeenak. Horrez gain, udal-webgunean ere ikusteko aukera dago. Datozen egunotan, "Liburutegiak Topaleku" argitalpen digitala ere eskura egongo da euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez, arabieraz, errumanieraz, kurdueraz, txineraz eta ingelesez. Udalaren arabera, "atzerritarren harrera errazten duen argitalpena da".