Webgune berriak, aholkuak ematen dituela azaldu du Koldo Iturbe Euskara zinegotziak, gurasoek euskara transmititzerako orduan beldurrak uxa ditzaten: “Gurasoek eragin handia dute, eta aldi berean, beldur eta kezka asko izaten dituzte. Webgune berria oso aproposa da, informazio ugari eskaintzen baitu laguntza-baliabidea izate aldera”.
Zozketak ere egingo dituzte, eta lehenengoa iragarri dute daborduko: webgunean dagoen inkesta betetzen duenak EAEko Nekazalturismoko etxe batean lau lagunentzako egonaldia lortu ahalko du. Inkesta bete dezakezu hemen.