Epaimahaiaren arabera, aurkeztutako lanek ez dituzte betetzen eskatutako baldintzak: proiektuak zehaztu, erabilitako metodologia azaldu, helburuak Getxoko testuingurura egokitu eta genero-ikuspegia erabili. Hori dela eta, saria eman barik uztea erabaki dute.
Berdintasunerako IV. Planak bi urtean behin eskaintzen du beka. 2018koa eman ez dutenez, 2019an berriro antolatzea erabaki dute. Aurkeztu gura dutenek gehienez 15 orriko proiektua aurkeztu behar dute, euskaraz zein gaztelaniaz. Bertan azaldu behar dituzte helburuak, metodologia eta gaiaren justifikazioa.