Frantziak ezarritako zigorra beteta, Espainiaratu egin dute Asier Borrero "Tortu" algortarra

Ainhoa Bretos 2019ko mar. 1a, 11:41

Bere askatasuna aldarrikatzeko manifestazioa egingo dute martxoaren 1ean, barikua, Algortan, 19:00etan Telletxe plazatik hasita.

Otsailaren 23an bete zuen Asier Borrerok Frantziako Estatuak ezarritako zigorra. Mont de Marsango espetxetik atera eta Espainiaratu egin zuten 25ean, Madrilgo Soto del Real espetxean dago orain. Algortako Sorterrira lan-taldeak adierazi duenez, "Espainiak hiru euroagindu inposatu nahi dizkio, eta Espainiar salbuespen legediaren biktima izateko arrisku larrian dago". Hori dela eta, manifestazioa deitu dute martxoaren 1ean, barikua, 19:00etan Algortako Telletxe plazatik hasita. 

2009an atxilotu zuten Borrero Pauen (Frantzia), ETAko kide izatea leporatuta. Bederatzi urte eman ditu Paris inguruan dagoen Poissyko espetxean, eta 2018an hurbildu zuten Mont de Marsangora.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun