Irailaren 4tik 29ra bitartean egingo dute Getxophoto, eta daborduko ekin diote jaialdia prestatzeari, Open Call 2019 egitasmoa antolatuz. Irudiak ez dira euskarri bakarra izango lehiaketan; argazkiez gain, bideoak, instalazioak, artelan digitalak eta artelan dokumentalak ere aurkeztu daitezkeela jakinarazi baitu Getxophotok.
Gaiari dagokionez, adierazi du “gizarteriaren etorkizunean pentsatzen” duten lanak lehenetsiko dituztela: “Bereziki aintzat hartuko dira pentsatzen dugun moduei desafio egiten dieten lanak eta baita aurrez ezarritako ideiak zalantzan ipintzen dituztenak ere”.
Lau irabazle aukeratuko ditu bost kidez osatutako "luxuzko epaimahaiak", eta 400 euro jasoko ditu irabazle bakoitzak. Gainera, 13. Edizio honetan lau obrak erakutsiko dituzte Getxon. Izena Picter plataformaren bidez baino ezin izango da eman. Bertan oinarriak, ohiko galderak eta parte hartzeko baldintzak daude.